Bautista Madariaga bertsolaria hil da
2018-06-29 08:10 BertsolaritzeaBautista Madariagaren aldeko hileta eleizkizuna gaur, hilaren 29an, egingo dabe 18:00etan, Arantzan.
Bautista Madariaga Elizondo bertsolari nafarra hil da. 1926an Arantzan jaioa, pasa dan mendeko 60ko eta 70eko hamarkadetan Nafarroako bertsolaritzearen ereduetako bat izan zan, Xalbador anaiagaz batera. Etxeko giroan bertsozaletu zan, aitita be bertsolaria zalako. Hogeita bi urte zituala, 1948an, lehenengo plazea egin eban, Ostolaitz lagun ebala.
1961eko Nafarroako Bertsolari Txapelketea irabazi eban. Hortik aurrera, plazaz plaza ibili zan eta Nafarroako Bertsolari Txapelketan parte hartzen.
1988. urtean, Madariaga anaiek omenaldia jaso eben urtarrilaren 17an, Donostian, egindako Bertsolari Egunaren barruan.
Kontuak kontu, Bautista Madariagaren aldeko hileta eleizkizuna gaurr, hilaren 29an, egingo dabe 18:00etan, Arantzan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!