Argazki erakusketa kolektiboa BilbaoArte-n

Bizkaie! 2018-06-26 13:20   Kulturea

Abuztuaren 6ra arte doban ikusi ahal izango da Paisajeak: Zidarretik pixelera.

'Hollywood', María Anwander | Ikusi handiago | Argazki originala

BilbaoArte Fundazinoak bere argazki artistikoen bildumako ale nabarmen batzuk publikoari agertuko deutsaz uda honetarako atondu dauen erakusketan. Paisajeak: Zidarretik pixelera izeneko erakusketan, 2000 eta 2017 urteen artean zentro horretako artista egoiliar izan diranen lanak batu ditue, izaera kolektiboa dauen ekimena da eta.

Autore ugariren lana batu daben arren, paisaiak lotzen ditu erakusketako argazki guztiak. Paisaiaren inguruko interesa dabe autoreek eta bakotxak bere ikuspegi eta estilotik begiratzen deutso. Aukeratutako argazki guztiak BilbaoArte Fundazinoaren argazki bildumatik hartuta dagoz.

Honeek dira argazkien egileak: Erika Barahona, Laia Sala, Marie Sommer, Bego Antón Arias, María Anwander, Carla Andrade, Ainhoa Akutain, Mikel Escauriaza, Karlos Martínez, Íñigo Tena, Carlos Irijalba, Roberto Aguirrezabala, Greta Alfaro, Íñigo Garatu, Cristina Fontsaré, Iñaki Sáez, Alejandro Arteche, Francisco Navarrete Sitja, Cristina Ferrández Box eta Raquel Durán eta Anybal Mira.

Paisajeak: Zidarretik pixelera bagilaren 29tik abuztuaren 6ra arte ikusi ahal izango da BilbaoArte-k Urazurrutia kalean daukan egoitzan, astelehenetik barikura arratsaldez. Sartzea doban da.

'Tidal', Ainhoa Akutain
'Are you my angel', Cristina Fontsaré

2018/06/29 - 2018/08/06

Bilbon, BilbaoArte gunean

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu