2019ko Arabako Bertsolari Txapelketako izen-emotea zabalik dago

Bizkaie! 2018-06-25 09:14   Bertsolaritzea

Txapelketan izena emoteko epea zabalik dago, garagarrilaren 2a arte.

Oihane Perea eta Asier Otamendi | Ikusi handiago | Argazki originala

Urte birik behin jokatzen dan Arabako Bertsolari Txapelketea 2019an izango da. Txapelketearen aurkezpena urtarrilean izango da eta martiaren 30era bitartean izango da. Aurretik, 2018ko udagoienean, kanporaketak egingo dira.

2017ko edizinoko finalera sailkatu ez ziran bertsolari guztiek kanporaketetan kantau beharko dabe urriaren erdialdetik zemendiaren erdialdera bitartean antolatutako kanporaketetan, (izen emote kopuruaren arabera antolatuko dira saioak).

Beraz, 2017ko 6 finalistak zuzenean sailkatuta dagoz zezeilean hasiko dan 2019ko txapelketan, baldin eta izena emoten badabe.

Izena emoteko araba.sustapena@bertsozale.eus helbidera edota 675 707 971 telefonora mezua bialdu zure interesa adierazoz.


Oihane Perea

Oihane Pereak irabazi eban 2017ko txapela, Asier Otamendigaz buruz burukoa kantau ondoren. Oihane Pereari Karla Santistebanek jantzi eutson txapela. Finalean, 600 lagun inguru batu ziran Gasteizko Printzipal Antzokian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu