Badator 'Udako Liburutegiak' ekimena

Bizkaie! 2018-06-21 12:10   Kulturea

Udako Liburutegiak astelehenean, bagilaren 25ean zabalduko ditue.



Bilboko Udala
k, Udako Liburutegiak programearen beste edizino bat jarriko dau martxan datorren astelehenean, bagilaren 25ean. Horregaz batera, aurten, aire libreko beste hiru terraza izango ditu Santutxun, Errekalden eta Uribarrin, irakurle guztientzako liburuakaz eta prentseagaz eta olgetako eta irakurketara bultzatzeko animazino jarduerakaz txikientzat. Liburutegi horreek goizez eta arratsaldez egongo dira zabalik, 11:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:30era, astelehenetik barikura, jaiegunetan izan ezik.

Bagilaren 25etik garagarrilaren 20ra, udako liburutegiak Miribillako, Zorrotzako eta San Inazioko auzoetan jarriko ditue, igaz bezela, partaidetza aldetik erantzun handiagaz, izan be, 7.845 lagun izan ziran hurreratutakoak; ganera, erabiltzaileen 33 zorion ohar jaso ziran, aurrera eroandako ekimenagaitik, eta etorkizunean jarduerea errepetiduteko eskatuz.

Garagarrilaren 23tik abuztuaren 17ra, liburutegiak, Santutxu, Uribarri eta Errekalde auzoetan dagozan beste hiru plazara aldatuko dira. Jarduerea zabaltzearen helburua, uriko ahalik eta auzo gehienetara heltzea da, herritarrek liburuakaz eta irakurketeagaz bat egiteko dituen aukerak handituz eta eskolako oporraldian aisia alternatibea eskainiz.

Kontuak kontu, udal zerbitzuek eskaintzen jarraituko dituen ohiko zerbitzuez gan, udan liburuak eta aldizkariak eta eguneroko prentsea jarriko dira guztien esku, eta batez be umeei zuzenduta egongo diran irakurketea sustatzeko olgeta, tailer eta jarduerak antolatuko dira.

Horrezaz gan, liburuen mailegu zerbitzua be jaso ahal izango da. Esangura horretan, jenteak etxera eroan ahal izango ditu interesetan jakozan liburuak, eta ezarritako epean aisiarako gune berera itzuli. Udal Liburutegietako karnetik ez dabenek aldi baterako instalazino horreetan eskatu ahal izango dabe.


Udako Liburutegiak

Bagilaren 25etik garagarrilaren 20ra:

- Elorrietako parkea (San Inazio).
- Gernikako lorategiak (Miribilla).
- Azoka plazea (Zorrotza).

Garagarrilaren 23tik abuztuaren 7ra:

Errekaldeko plazea.
Karmelo plazea (Santutxu).
Eskoletako zelaia (Uribarri).

Ordutegia:

Astelehenetik barikura: 11:30etik 13:30era // 17:30etik 20:30era

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu