2018/06/22 18:00

Getxon, Fadurako ostalaritza-zentroan. | Berbaldiak

Getxo Elika

18:00

Elikadura osasungarria sustatzeko Getxo Elika  programeak Alkarrizketa Osasungarrien bigarren jardunaldia antolatu dau, eta, oraingoan, jatetxe-sektoreari zuzenduko jako, egungo produkzino-ereduak eta konsumo-jokerak aztertzeko.

Etxanobe Jatetxeko Fernando Canalesek parte hartuko dau, sukaldaritza iraunkorraren defendatzaile sutsuetako bat, bertako produktoreei zuzenean erostearen aldeko apustua egiten dauena. Topaketan, Urban Elikako Leire Escajedo be izango da, EHU/UPVn sortutako diziplina anitzeko taldekoa. Era berean, bertako sukaldariak be hurreratuko dira: Javier Izarra, Tamarises Hotelekoa, eta Fadurako zentroko sukaldeko arduraduna, Peñaskal Kooperatibako Ibon Guarrotxena, gaia iraunkortasun sozialaren ikuspegitik jorratuko dauena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu