2018/06/20 - 2018/06/24
Getxon, Algortako Villamonte Kultur Etxean. | AzokakXIII. Bigarren Eskuko Liburu Azoka Solidarioa
Danetara, 21.000 liburu egongo dira salgai. Salmenta prezioak sinbolikoak izango dira: liburuek, euro bana balioko dabe; aldizkariek eta koadernotxoek, euro bat hiru aleko, eta entziklopediek, ale kopuruaren arabera. Domekan deskontuak egingo dira liburu-sortak erostean. Igaz 12.195 liburu baino gehiago saldu ziran bertan. Danetara, 11.526 € batu ziran Biladi-Palestina GKErentzat.
Aurten, batutako dirua Ayuda Más GKEri emongo jako, Huasquichako (Jauja; Perú) nekazari-komunidadean ume-hezkuntzako proiektu bat bultzatzeko. Era berean, azokearen harian, bagilaren 18tik 24ra, Villamonteko Kultur Etxeak Mejorando la educación infantil en la comunidad Huasquicha izeneko erakusketea izango da, aurretik aipatutako GKEk berak antolatuta.
Azokearen ordutegia: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara (domekan, hilaren 24an, goizez baino ez da zabalduko). Sartzea doban.

Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!