2017ko 'Bapatean' antologia plazaratu dau Bertsozale Alkarteak

Bizkaie! 2018-06-18 09:22   Bertsolaritzea

Urteko bertsoaldirik onenak batzen dituan CDa laster helduko da bazkideen etxeetara.

1988an hasi zan Euskal Herriko Bertsozale Alkartea, Xenpelar Dokumentazino Zentroaren bidez,  Bapatean bildumea plazaratzen, urtero-urtero. Hortaz, aurten 20. alea plazaratu dabe, 2017ari jagokona. Papelean argitaratzen eben hasieran eta, 2009tik, CDan. Bildumea bazkideen etxeetara bialtzen hasi da Bertsozale Alkartea.

CDan aurreko urteetako egitureari eutsi deutsie: Dokumentu bat eta hainbat audio topauko ditue zaleek. Era horretara, 2017ko bertsoaldirik onenak entzuteaz gan, urteko jardunaren datu nagusiak irakurri ahal izango ditue. Alaia Martinek idatzitako berbaurrea be badakar antologia honek.

Alkarteak azpimarratu dauenez, gozamenerako argitalpena da honako hau, baina baita ikerketarako be. Ganera, bertsoaren irakaskuntzarako zein ikaskuntzarako tresna baliogarriak emoten ditu eta idea barrien inspirazino iturri be izan leiteke Bapatean.

Xenpelar Dokumentazino Zentroaren webgunean eskuragarri dagoz antologiako bertsoaldi guztiak, eta beste batzuk be bai. Horrezaz gan, Bapatean bildumako aurreko aleak konsultau leitekez hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu