XI. Mendi Film Festival-eko sarrerak salgai
2018-06-15 08:21 ZinemeaHasiera ekitaldikoak zein jaialdiko saioetako pack-ak erosi leitekez.
Abenduaren 7tik 16ra egingo dabe Bilbon XI. Mendi Film Festival jaialdia, ikus-entzunezkoak, mendia, naturea eta abenturea lotzen dituan hitzordua. Oraindino urte erdi falta dan arren, antolatzaileek iragarri dabe sarrerak salgai dagozala, hil honen 15eko 18:00etatik. Sarrerak zein pack-ak webgunetik aurretiaz erosi ezkero, merkeagoak izango dira gero leihatilan baino.
Euskalduna Jauregian egingo da jaialdiaren hasierako ekitaldia, abenduaren 7an. Egun horretarako sarrerak 10 euroan dagoz salgai, lehiatilan baino 5 euro gitxiago (prezioei kudeaketa gastuak gehitu behar jakez). Horrezaz gan, saio bat baino gehiagotara joan nahi dabenentzat, lau pack ipini ditue aukeran:
- Pack Full (orain 105 euro): BBK Aretoko proiekzino eta ekitaldi guztiak eta Euskaldunako hasierako galea.
- BMFF Pack, 1. asteburua (45 euro orain): Abenduaren 7tik 9ra bitarteko BBK Aretoko saio guztiak eta hasierako ekitaldia.
- BMFF Pack, 2. asteburua (30 euro orain): Bigarren asteburuko BBK Aretoko saio guztiak (Non Stop ekitaldia izan ezik).
- Pack Non Stop (20 euro orain): Lau saio 2018an saritutako filmakaz.
Eskaintza hau zaleen fideltasuna saritzeko plazaratu dau Mendi Film Festival-ek, antolatzaileen arabera, izan be, 2017an, 10.300 ikus-entzule batu zituan jaialdiak eta hainbat saiotan sarrera guztiak saldu ziran. Deskontudun prezio honeek garagarrilaren 1era arte egongo dira indarrean. Ondoren, kasu batzuetan bikoxtu be egingo dira salneurriak.
Sarrerak erosteko loturea hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!