2018/06/15 - 2018/06/30

Elgoibarreko Kultur Etxeko erakusketa gelan. | Erakusketak

'Incognita Patagonia'. Eñaut Izagirre, Ibai Rico eta Evan Miles

.

Ongarri Argazki Taldeak eta Elgoibarko Kultura Sailak atonduta, Eñaut Izagirre elgoibartarrak, Ibai Rico gasteiztarrak eta Evan Miles estadubatuarrak Patagoniara egindako bidaiaren barri dakar erakusketeak. Patagoniako glaziar ezezagunak eta sekula aurrez igon bako tontorrak esplorau eta eskalau zituan hirukote honek.

Incognita Patagonia espedizinokideak Amerikako punturik hegoaldekoeneko Cloue izotzeremu ezezagunera (Tierra del Fuego, Txile) abiatu ziran 2016ko martian, eta han esplorazino-alpinismoa eta zientzia-ikerketea buztartu zituen. Argazki-erakusketa honetan espedizinoaren nondik norakoak kontauko ditu Izagirrek.

Barikuan egingo daben inaugurazinoaren ostean, bisita gidatua eskainiko deutse bertaratzen diranei, 19:30ean.

Erakusketea hilaren 30era arte egongo da zabalik, astelehenetik zapatura, 18:30etik 20:30era.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu