2018/06/14 20:00
Bilboko Bilborock aretoan. | Antzerkia'Mende erdi, tabernaz taberna, kulturaz kalakan'
20:00
Txabi Etxebarrietaren heriotzearen efemerideak orain 50 urte bizi izandako errealidadea ezagutzeko atxakia emoten deusku. Jazoerokk eta ordutik izandako bilakaerea ulertzeko ezinbestekoa da jendartearen eboluzinoari erreparetea. Kontua da horrezaz hausnarketea egitea kulturea eta politikearen arteko loturez, transmisino kulturalaz eta kanpotiko eragin kulturalez. Ez-ohiko saioan, hiru taberna irudikatu ditue:
- Bar Cantabrico: 1968tik eta 1980 hamarkadara arte. Tasio Erkizia eta Xabier Amuriza izango dira mahai honetako parte-hartzaileak.
- Uholde taberna: 1980 eta 1990 hamarkadak. Txerra Bolinaga, Garbiñe Ubeda eta Josi Jimenez izango dira mahai honetan barriketan.
- In-fushion espazioa: 2000 urtetik eta gaur arte. Kattalin Miner, Maialen Akizu eta Josu Bergara izango dira mahai honetan.
Moderatzaile: Ane Zabala eta Galder Perez izango dira tabernari lanak egiten.
Iratzar Fundazinoa, Etxebarrieta Memoria Alkartea eta Ipes-en artean atondua.
Iratzar Fundazinoa, Etxebarrieta Memoria Alkartea eta Ipes-en artean atondua.

Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!