2018/06/10 09:00

Uribe Kostan. | Jaialdiak

XIII. Kosta Trail

09:00

Norberaren prestakuntza fisikoa gogoan hartuta, hiru modalidade ditu Kosta Trailek: 31 Kilometroko Mendi Lasterketea, Mendiko Maratoi Erdia (21 km.) eta Ibilbide Familiarra (7 km.). Izena emoteko aukerea badago oraindino Forum Sport dendatan. Upealakoa izango da aurten be parte-hartzaileen erantzuna.

Aurten, 13 urte bete ditu Kosta Trailek eta ez da bromea: urteotan lasterkariek Portugaleteko Bizkaia Zubiaren inguruetan gabarrea hartu behar izan dabe lasterketeari hasierea emoteko; Munarrikolanda mendiko eremuan, sekulako aldatzak, labirintoak, basoak, itsaslabarretan egin beharreko gora-beherak, hondartzetan be sartu-urtenak... Baina oso zati politak be galdu doguz gure ingurumena jagon eta udan ugalketa-garaian egoten diran hegaztiei enbarazurik ez egiteko, berbarako, Gorlizeko itsasargian. Lupetza edo basea eta euria protagonista izan dira urte askoan, batez ere, zortzigarren edizinoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu