2018/06/03 12:00

Durangoko Plateruena Kafe Antzokian. | Jaialdiak

Julene Azpeitia Lehiaketea 2018. Sariak emoteko ekitaldia.

12:00

Durangoko Udalak, Julene Azpeitia Lehiaketako sarituak ezagutzera emon ditu gaur. Aurten, guztira, 319 obra jaso dira, 245 ipuin eta 74 olerki eta bertso. Udala 1983. urtean hasi zan Julene Azpeitia Lehiaketea antolatzen umeak eta euskerea buztartzeko helburuagaz, horreek baitira hain zuzen be, euskerearen etorkizunaren ardatz eta esperantza.

Lehiaketan, alde batetik Durangoko eskoletako gazteek eta kanpoko eskoletan dabizen gazte durangarrek (18 urte artekoak) parte hartu dabe eta bestetik, 18 urtetik gorako edonork. Aurten be, epaimahaia Durangoko Udaleko Euskera Sailak izentautako hainbat adituk osotu dabe. Sariak emoteko ekitaldia datorren domekan, bagilaren 3an, egingo da, Plateruena Kafe Antzokian, 12:00etan.




Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu