Iñaki Zelaiak irabazi dau XVI. Orixe Saria

Bizkaie! 2018-05-29 08:15

Iratxe Ibarra markinarra bosgarren izan zan 234 puntu batuta.

Bertsolariak eta antolatzaileak. Argazkia: Orixe Saria. | Ikusi handiago | Argazki originala

Iñaki Zelaia hernaniarrak irabazi dau XVI. Orixe Saria. Hiru urteren ostean jokatu eben sariketea Añorgan, joandako domeka arratsaldean. Saio ederrean, lehen hiru sailkatuak puntu bakarreko tartean geratu ziran.

Eneko Lazkoz be saritu dabe kartzelako ariketako bertsorik onena egin ebalakoan eta Amassorrain ikastoleak emoten dauen entzuleen saria hartu eban.

XVI. Orixe Saria:

    - Iñaki Zelaia: 248 puntu.
    - Eneko Lazkoz: 247 puntu.
    - Nahikari Gabilondo: 247 puntu.
    - Unai Gaztelumendi: 235 puntu.
    - Iratxe Ibarra: 234 puntu.
    - Manex Mujika: 227 puntu.


Orixe Saria

1972an antolatu eben ehenengo aldiz. Lehenengo edizinotik bigarrenera hiru urte pasau ziran arren, handik 1978ra arte urtero antolatu zan. Hemeretzi urtetako etenaren ondoren, 1997tik aurrera bi urterik behingo maiztasunez antolatu izan da sariketea. Ondokoak izan dira irabazleak:

1972an, Euxebio Igartzabal.

1975ean, Xabier Zeberio.

1976an, Juan Mari Narbaiza.

1977an, Jon Enbeita.

1978an, Luis Otamendi.

1997an, Arkaitz Goikoetxea.

1999an, Pablo Suberbiola.

2001ean, Ainhoa Agirreazaldegi.

2003an, Estitxu Eizagirre.

2005ean, Ekaitz Goikoetxea.

2007an, Unai Agirre.

2009an, Ibai Esoain.

2011n, Jokin Uranga

2013an,Iñigo Mantzizidor Mantxi.

2015ean, Arkaitz Oiartzabal Xamoa.


OHARRA: Irutxuloko Hitza eta 25geltokia.eus hedabideetatik hartua, Bizkaie!-k moldatua.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu