Arkaitz Zipitriak irabazi dau Udabarriko Faseko azken saioa
2018-05-28 09:24 BertsolaritzeaUdagoienean nortzuk kantauko daben erabagita dago.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketearen lehenengo zatia, Udabarriko Fasea, amaitu zan zapatuan, Abadiñon. Errota Kultura Etxean jokatutako saioan sei bertsolarik parte hartu eben, eta Arkaitz Zipitria izan zan irabazlea. Epaileek 165 puntu emon eutsiezan.
Bigarren lekuan Mikel Aiartzaguena geratu zan, 155,5 puntugaz eta hirugarren, Eneko Arrate (152). Ibon Larrazabal Larra laugarrenak, ostera, 150 puntu batu zituan. Bosgarren Gurutz Uruburu izan zan (148) eta seigarren, Asier Urkiza (137).
Abadiñoko saioan Olatz Larrinaga Caballero izan zan gai-jartzailea. Epaile Jon Jaio Aiartzaguena, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar ibili ziran, idazkari Itziar Basterretxea Olarreaga.
Honenbestez, amaitu da Udabarriko Fasea. Uda ostean hasiko da hurrengo fasea, Udagoienekoa. Fase horretan kantauko daben bertsolarien zerrendea plazaratu dau Bizkaiko Bertsozale Alkarteak:
2014an finalista izandako Oihana Bartra zuzenean hasiko da fase horretan.
Udabarriko Fasetik beste 29 bertsolari pasauko dira:
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!