Bizkaie!, datuen babeserako politika barriagaz bat

Bizkaie! 2018-05-15 13:55

Zugana jo dogu aurrerantzean be Bizkaie!-ko komunidadeagaz hartu-emonetan segidu daizun espero dogulako.

Datuen Babeserako Europako Araudi eta Lege Organiko barria indarrean dago. Hartara, zeugana joten dogu lege barriaren inguruan dogun ikuspegia azaltzeko, posta elektroniko bidezko gure boletineko erabiltzailea zaren ezkero. Bizkaie!-n lantzen dogun informazinoa egunero-egunero eskura izan daizun bialtzen deutsugu gure boletina.

Datu-babesa kontu garrantzitsua da. Zugana jo dogu gugaz hartu-emonetan jarri zinalako eta aurrerantzean be Bizkaie!-ko komunidadeagaz hartu-emonetan segidu daizun espero dogulako. Euskerazko interneteko eragile garen aldetik, uste dogu geure erantzukizuna dala geure komunidadeaz arduratzea. Gugan konfiantzea izan daizun, eta zure datuak gugaz seguru dagozala sentidu daizun.
 
Jakin eragin nahi deutsugu zuk emondako datuak batu genduzan helburuagaz baino ez doguzala erabilten. Zure datuak gure hornitzaileen esku jarten doguz (mailing zerbitzuen esku) baldin eta zugaz komuniketako beren-beregi holan behar badogu. Ahalegina egiten dogu zure datuak ahalik eta esparru seguruenean egon daitezan, eta, era berean, gustura hartuko geunke zure eretxia, zertan hobetu geinken jakiteko.

Bizkaie! agerkari digitalaren pribadutasun-politikeak Datuak Babesteko Araudi Orokor barriaren aldaketak jasoten ditu. Ez dozu mezu hau jaso ondoren ezer egin beharrik, baina estimauko geunke gure pribadutasun-politikea irakurteko denporea hartuko bazendu, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu