2018/06/09 .
Getxon, Algortako San Nikolas plazan. | Jardunaldiak'GART temporada 18 episodio 1'
Getxoko Babes Zibilak galarazotako ekimena.
Garrobi alkarteak antolatutako artisten topaketa bat da, bagilaren 9an egingo dana, Algortako San Nikolas enparantzan eta inguruetan. Enparantzan, frontoian nahiz han eta alboko kaleetan kokaturiko lokaletan be diziplina desbardineko sortzaileen proposamen artistikoak ikusgai egongo dira egun osoan zehar. Proiektuen aurkezpenak, erakusketak, performance, antzerkia, musikea...
Garrobi 2014an sortu zan, Artea kalera aterateko asmoagaz, sorkuntza kontenporaneoa publikoari hurreratzeko, herriari helarazoteko. 2015ean, GART lehengo edizinoa antolatu eben eta momentu hartatik hona alkarteak hainbat proiektu martxan jarri ditu, berbarako, Garranbladak, topaketon aurrekariak diranak.

Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!