2018/06/23 - 2018/06/24
Getxon, Arrigunagako skate parkean. | TxapelketakLa Kantera Invitational Skate Txapelketea
.
La Kantera Invitational Txapelketearen aurreko egunetan patinaren kultureagaz lotutako hainbat jarduera izango dira Getxon: Skate Astean, bagilaren 16an, hasiko da Arrigunagan, Basque Pool zirkuituaren probeetako bategaz, Kantera Skate Eskoleak antolatuta. Jarduera programeak publiko guztiei zuzenduriko ikaskuntza saio batzuk eskainiko ditu. Astelehenean, bagilaren 18an, izango dira Txurrukako moilan eta eguenean, barriz, bagilaren 21ean, Arrigunagan. Bagilaren 20an, Areetako skatepark-ek The Tournament txapelketea hartuko dau eta bertan, irabazleak La Kantera txapelketa nagusian parte hartzeko plaza bat ziurtatuko dau.
Informazino gehiago hemen.

Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!