Aramendi, Vidal eta Altube, asteburuko irabazleak

Bizkaie! 2018-04-23 08:34   Bertsolaritzea

Hiru kanporaketa jokatu dira Bizkaiko Txapelketan.

Josune Aramendi, Otxandion (argazkiak: Bizkaiko Bertsozale Alkartea) | Ikusi handiago | Argazki originala

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Udabarriko Faseak abiadea hartu dau asteburuan, hiru saio jokatu dira eta: Zapatuan bat, Otxandion; domekan bi, Ondarroan. Josune Aramendi, Peru Vidal eta Txaber Altube izan dira irabazleak, hurranez hurran.

Otxandioko kanporaketan, 191,5 puntu batu zituan Josune Aramendik eta alde politagaz irabazi eban saioa. Imanol Uria izan zan bigarren, 173gaz. Atzetik geratu ziran Lurdes Ondaro (159), Aitor Etxebarriazarraga (157,5), Beñat Vidal (157) eta Jontxu Martinez (144,5).

Domekan, ostera, saio bikotxa Ondarroan. Goizean, Peru Vidal nagusi, 179,5 puntugaz, Arrate Illaro bigarrenak baino puntu bakar bat gehiago (178,5). Asier Galarza be ez zan urrun ibili (173,5). Unai Mendiburu (165), Aitor Ruiz (138,5) eta Nahia Ibarzabal (134,5) izan ziran hurregoak.

Arratsaldeko saioan, Txaber Altubek saio ederra egin eta 185,5 puntu batuta irabazi eban. Inazio Vidal izan zan bigarren (172) eta Lander Ibarluzea hirugarrena (166,5). Azken postuetan be puntuazino nahiko altuak egon ziran: Iker Apraiz (162), Illart Gumuzio (153) eta Aitor Arrizubieta (151).

Dagoeneko bost saio jokatu dira Udabarriko Fasean eta orain arte Josune Aramendi izan da puntu gehien batu dituana (191). Hurrego saioa zapatuan, hilaren 28an, izango da, Gautegiz Arteagan; honeek sei bertsolariak egongo dira oholtzan: Igor Galarza, Iker Garitagoitia, Itxaso Paia, Joseba Barandiaran, Julen Ibarguengoitia eta Maider Barañano.

Txaber Altube kantuan, Ondarroan

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu