2018/03/15 19:30

Bilbon, Bidebarrietako liburutegian. | Berbaldiak

Blas de Oteroren Eguna

19:30

Poetea Bilbon jaio zanetik 102 urte beteten diran egunean, BilbaoPoesiak ibilbide luzeko arkitekto eta poeta ezaguna ekarriko dau gogora, Joan Margarit (Sanaüja, Lleida, 1938), –2008ko Poesia Sari Nazionala Casa de misericordia lanagaz–.

Oteroren poesia ondo ezagutzen eta asko miresten dauen Margaritek autortzen dauenez, 22 urte zituanetik irakurten dau Otero. Katalanez eta gaztelaniaz hogeita hamar poesia liburu inguru idatzi dituan Lleidako poeteak bere poemen irakurketea egingo dau eta Jon Kortazar idazle eta literatur kritikariagaz barriketan izango da.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu