2018/02/02 - 2018/02/04

Bilboko Arriaga Antzokian | Antzerkia

'Los visitantes'. Khea Ziater

.

Los Visitantes, Unai Garate gidoilari eta ikus-entzunezko sortzailearen eta Khea Ziater antzerki konpainiaren arteko topaketatik sortutako egitasmoa da. Alde batetik, Síndrome de Estocolmo ikuskizunak eskaintzen eban zuzeneko musikea dakarren talk show formatua jasoten da. Unai Garate bera izan zan lan horren zuzendaria Bufalo Produkzinoak produkzino etxetik igarotean; beste alde batetik, formatu horrek eskaintzen dituan aukera mugabakoak berriro zehaztu, asmau eta garatzea bilatzen da, beste ikuspegi batetik, Khea Ziater konpainiak arte eszenikoetan dauen esperientziak emoten dauen ikuspegitik, hain zuzen.

Orain, Unai Garate beraren zuzendaritzapean (gidoia be berak idatzi dau, Na Gomesek lagunduta), eszenan jarte indartsua helduko da Arriaga Antzokira, maila estetikoan (argiztapena eta eszenografia) eta antzerki mailan. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu