2018/01/28 12:00

Bilboko Arriaga Antzokian | Bestelakoak

Sabino Arana Sariak 2017

12:00

Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, Iñigo Urkullu jaunak, buru jardungo dauen ekitaldian, ondokoek jasoko dabe saria: Koopera-Gizarte eta Ingurumen Berrikuntza; Ramón Barea aktore, zuzendari, dramagile eta ekoizlea; Gerediaga Alkartea; Abel Barriola pelotaria; eta EZ beti da EZ! / ¡NO es NO! garrasi kolektiboa.

Koopera erakundearen izenean, presidenteak, Oskar Pérez jaunak, eta kooperatibako zuzendari kudeatzaileak, Javier Mariño jaunak, jasoko dabe saria; Gerediaga Alkartearen izenean, Nerea Mujika alkarteburuak jasoko dau saria; EZ beti da EZ! / ¡NO es NO! aldarrikapenaren ordezkari, pertsona bi igoko dira agertokira, emakume bat eta gizon bat, gizartearen gatx larria diran indarkeria sexista eta genero-indarkeriaren kontrako burrukan egunero-egunero jarduten daben talde, alkarte, talde, herritar eta herri-erakundeen izenean.


Informazino gehiago Sabino Arana Fundazinoaren webgunean.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu