Taup! lemapean, Ibilaldia 2018 Santurtzin

Bizkaie! 2017-07-10 10:11

2018ko Ibilaldia Bihotz Gaztea Ikastoleari jagoko antolatzea.

Hona hemen 2018ko Ibilaldiko lemeak adierazoten dauena:

- Bihotz Gaztea Ikastolearen irudiagaz, esangureagaz, ilusino, eta pasinoagaz bat egiten dauen irudia.
- Bihotzaren taupadearen onomatopeiaren indarra agertzen da.
- Bizirik eta martxan, taupaka dagoan hezkuntza egitasmoa.
- Bihotzaren barruari begiratzen deutson egitasmoa, sentimenduei.
- Bihotzaren barrutik onena aterateko konbita egiten dau.
- Santurtzin sakon errotuta, Santurtziko ikur eta elementu nagusia dan sardinearen protagonismoa.
- Batera, alkartuta dagoan komunidadea, bata bestearen alboan, sardinak legez.


Taup! munduan: noraino heldu daiteke gure logotipoa eta kamisetea?

Erronkan Ibilaldiko logotipoa noraino heldu daitekeen jakin guran dabiz antolatzaileak:

Parte hartu gura izan ezkero, hona hemen jarraibideak:

1) Munduko edozein txokotan zagozalarik (Santurtzi, Donostia, Kanariar Uharteak, Benidorm, Txina, AEB...), egizu 'selfie' bat (logotipoa nonbaiten ikusten dalarik). Horretarako, adibidez, Ibilaldiako kamiseta ofiziala jantzi zeinke. Bestela, webgune ofizialera joan ezkero, logotipoa behera kargau eta inprimiduteko aukerea be izango da.

2) Egindako argazkia bialdu; horretarako, aukera bi dituzu: hurrengo formularioa erabili edota argazkia komunikazioa@ibilaldia.ikastola.eus posta elektronikora zuzenean bialdu.


Denda ibiltariak jentea behar dau!

Datorren urteko Ibilaldiari buruzko lehenengo bilera informatiboa zezeilaren 23an egin eta orduantxe zehaztu zituen Ibilaldiaren mamina eta hemetik aurrera bete beharreko helburuak. 2018ko Ibilaldia Santurtziko Bihotz Gaztea Ikastoleari jagoko antolatzea. Ibilaldiaren helburuak buztartu ahal izateko hainbat talde jarri beharko dira lanean. Bakotxak zeregin zehatza izango dau; parte hartu nahi al dozu batzorderen batetan? Animau zaitez eta emon izena hemen.

Beste alde batetik, Ibilaldiko denda ibiltariaren galdetegia etenbarik eguneratzen goaz data barriak gehituz, eta barriro gatoz laguntzino eske. Antolatzaileok jakinarazo gura deutsuegu denda ibiltarian parte hartzen dauenak, erropea saltzeaz gan, dendatik pasau behar dauela erropea hartzera, salmentako egunean bertan edo beste batean, eta salmentea amaitukeran erropea itzuli behar dauela.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu