Zinema Ikusezinaren Nazinoarteko Jaialdiko pelikulak aukeratu ditue

Bizkaie! 2017-08-22 08:47   Zinemea

Guztira 80 lan emongo ditue eta horreetatik sei euskerazkoak izango dira.

Aurtengo edizinoko kartela | Ikusi handiago | Argazki originala

Bilboko Film Sozialak/Zinema Ikusezina Nazinoarteko Jaialdia KCD (Kultura, Comunication y Desarrollo) Gobernuz Kanpoko Erakundeak antolatzen dau urtero. Gizarte ikuspegi sakoneko filmak eta zinema-aretoetara nekez helduko diran lanak zabaltzea da helburu nagusia. Aurten bederatzigarren edizinoa egingo dabe, urriaren 19tik 26ra, Bilboko Azkuna Zentroan. Dana dala, jarduerak lehenago hasiko ditue. Ganera, irabazleen barri ez da jakingo zemendira arte.

Bertoko eta kanpoko egileen 80 film aukeratu ditue aurten, horreetako hiru lehiaketaz kanpo. Lau atal nagusitan banatuko ditue: Garapen iraunkorra, giza eskubideak, kultura artekotasuna eta genero bardintasuna. Proiekzinoak Azkuna Zentroan izango dira.

Zinema Ikusezina jaialdian parte hartuko daben pelikulen artean euskerazko sei dagoz: Beti bezperako koplak (Ageda Kopla Taldea, 2016), Irrintziaren oihartzunak (Iratxe Fresneda), Hotzaren etxea (Imanol Uribe, 2016), Neskatoak (Jon Abril, 2016), Korronteari aurre, euskal baleazaleak Islandian (Joxean Coya Ayudán, 2016) eta Aroak.

Programazino nagusiagaz batera, jarduera osogarriak izango ditu jaialdiak. Esate baterako, Invisible Express film laburren lehiaketea egingo dabe urriaren 3tik 11ra.

EHUko ikasleei zuzendutako sariketa horretako irabazleari 1.000 euro emongo deutsiez eta publikoaren saria beste 500 eurokoa izango da. Irailean emon behar da izena eta banaka zein taldeka parte hartu leiteke. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu