Durangoko Udalak bonbardaketearen kontrako kereilea aurkeztu dau
2017-07-19 12:22 KultureaEgia, justizia eta erreparazinoa nahi dau Bizkaiko udalerriak eta horretarako, Italiako Armadako 46 pilotu salatu ditue.
1937ko martiaren 31an hasi eta urte horretako apirilaren 4ra arte izan zan erasoaldia. Gizartearen kontrako krimena izan zan, gupidarik barik jaurti zituen bonbak, herritarren artean bildurra zabaltzeko helburuagaz. Danetara 336 hildako eta ehundaka zauritu laga zituan eta etxe eta eraikin ugari suntsituta geratu ziran.
Sarraski horretatik 80 urtera dator Ezkurdiako epaitegian, Durangoko Udalak herriko beste hainbat eragilegaz batera aurkeztu dauen kereilea. Aviazzione Legionariako 46 abiadoreen kontrako salaketea da honakoa eta Gerediaga Alkarteak egindako ikerketa historikoa dau oinarri. Honetan, bonbardaketan parte hartu eben pilotoen izenak agirii dira. Adierazo dabenaren arabera, lehen pausua da egia, justizia eta barkamenaren bidean.
Udala akusazino partikular legez aurkeztu da auzian. Kereilea Italiako Armadako militarren kontrakoa danez, Espainiako 1977ko Amnistia Legeak ez deutso eragiten, eta salaketeak aurrera egin ahal izango dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!