'Balioen uriaren' lekuko izango da aurtengo Aste Nagusiko Txikigunea
2017-07-19 10:35 KultureaUmeentzako gunea abuztuaren 20tik 27ra arte egongo da zabalik Casilda Iturrizar Parkean.
Jardueren eskaintza zabala iragarri dau Bilboko Udalak aurtengo Txikigunerako. Aurten izarrak eta balioak izango dira gai nagusia, ekimen honegaz 'Bilbao Balioen uria' eta 'Bilbo, uri adiskidetsua umeakaz' proiektuen sustapena da gure helburua, adierazo dau Bizikidetza eta Jaien saileko zinegotzi Itziar Urtasunek.
Igazko ildoari jarraituz, aurten be, umeak Udalak sortu nahi dauen balioen uriaren sorkuntza prozesuan parte izatea nahi dabe.
Txikiguneko izarrak pizten: atera barruan dozun hori lelopean Udalak hezkuntzan eta bizikidetzan behar bestekoak diran balioak azpimarratu ditu. Horretarako, Txikiguneak umetxuek zein helduek disfrutetako hainbat jarduera pedagogiko eskainiko ditu. Izan be, atondutako ekimenek jendartean presente egon beharreko balioek jorratuko dabe. Umezaroan landu beharrekoak indartuz.
Alkartasuna, poza, aniztasuna eta jasangarritasuna, besteak beste, izango dira Txikigunean landuko diran balioak. Holan, Txikigunea konstelazinoen multzoa izango da eta balio desbardinak batuko ditu: Pozaktibatu da horreetako bat, poztasuna eta aktibotasuna bateratuko dau gune honek. Maitezitun, barriz, maitasunezko heziketea bultzatuko da. Bilziklatun Bilbo eta birziklatu ideak buztartuko dira eta amaitzeko, Alkaraniztu-n alkartasuna eta aniztasuna kontzeptuak batuko dira. Hau dala eta, jarduera bakotxaren izenak izarrakaz, konstelazinoakaz eta balioakaz zerikusia izango dau.
Txikiguneak beraz, lau gune honeek izango ditu eta 24 ekimen inguru. Horreen artean: Puzgarriak, ludotekea, umetxuak arrantzan ibilteko lekua, errokodromoa, birziklatzeko tailerra, Izar Barritxu irratia, photocall, labirintoa…
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!