Garaiko altxorrak ezagutzeko bisita gidatua
2017-07-19 09:37 KultureaGarain Santiago eta Santa Ana jaiak ospatzen ditue eta jaion atarian, herriko altxorrak erakusteko ibilbidea atondu dau Udalak.
Gerediaga Alkarteari enkargua egin eta ordu t’erdiko bisitea diseinau dabe; okasinorako Valentin Zubiaurreren erretratu bat barriro ikusgai jarriko dabe udaletxean.
Kontuak kontu, garagarrilaren 22an, zapatuan, arratsaldeko 18:00etan izango da hitzordua; udaletxe aurrean batu eta eleizate baten ezaugarriak zeintzuk diran eta Durangoko Merinaldean izan eben ordezkaritzea zein zan azalduko jake partaideei.
Eleizabarrin jarraituko dau bisiteak eta hain herri txikian parrokia bi zergaitik dagozan azaltzeko balioko dau; ganera, arkitektura mailan dauen garrantzia ezagutzeko aukerea be egongo da.
Udaletxera bueltau ostean, eleizate bateko udaletxeko ezaugarriak ezagutuko ditue, tartean aginte ikurra – txuzoa – eta Zubiaurretarren garrantzia gogoratzeko tartea izango da. Urte askoan Eleiz Museoan barriztuten eta gordailuan izan daben Valentin Zubiaurreren erretratua ikusteko aukerea izango da.
Aurrerago, San Migel eleizea be ezagutuko dabe bisitariek hileta erritoen ganeko bitxikeriak eta eleiza honetan be Zubiaurretarren lanak ikusiko ditue.
Azken buruan, Garaiko kanposantu neoklasikoan amaituko da bisita gidatua.
Valentin Zubiaurreren erretratua
Bilboko Eleiz Museoak Valentin Zubiaurre musikariaren erretratua bere funtsan gordeta izan dau orain arte. Izen bereko bere semeak margotutako oihal gaineko orio-pinturea da. Garaiko San Migel parrokiak 2013an itxi eutson museoari, jagon, gorde eta ikasteko. Eleiz Museoan barriztau ondoren, Garaiko Udalak herrira deposito modura bueltetako eskatu dau. Aurrerantzean, Garaiko udaletxean izango da ikusgai. Garagarrilaren 22an antolatuko dan bisitan erakutsiko dabe lehenengoz herrira ekarri eta gero.
Bisita gidatuan izena-emotea
Bisita gidatuan izena-emotea dobakoa da, baina leku kopuru mugatua danez, aurrez izena emon behar da:
E-postaz: epi@gerediaga.eus / Telefonoz: 673005981
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!