Caostica Bilbon hilaren 12tik 19ra
2017-06-09 09:38 KultureaFilm labur eta bideoklipen topaketa honetan 45 lan proiektauko ditue.
Caostica 2003an sortu zan eta ordutik urtero antolatzen dabe Bilbon. Jaialdi apurtzaile eta lotsabakotzat jo dabe antolatzaileek. Ikus-entzunezko kulturan erreferente bihurtu da. 15. edizino honetan 2.661 lan jaso ditue eta 45 aukeratu lehiaketarako.
Bagilaren 12an emongo deutsie hasierea jaiadiari, arrastiko 20:00etan, Bilborock-en. Film labur makabroak proiektauko ditue bertan. Saioak Bilboko hainbat gunetan izango dira, Unamuno plazea, Abandoibarra eta Bizkaia Aretoa dira horreetako batzuk.
Caosticaren zarratze galea, barriz, hilaren 17an, zapatuan, izango da Artxandan. Bertan sari banaketea egingo dabe. Nahikari Ipiña, Axel Casas eta Ivan Miñambres izango dira aurtengo epaimahaikideak. Ondoren, Artxandageddon Vol3 Vortex to hell party egingo dabe arrastiko 20:00etatik goizaldeko 04:00etara.
Lehiaketearen irabazleen lanak 19an, astelehenean, erakutsiko ditue Erribera kalean, arrastiko 20:00etatik aurrera.
Ohiko egitarautik kanpo, jaialdia Gurutzeta eta Basurtuko ospitaleetara mobiduko da aurten be. Atzo, Barakaldokoan egon zan umeentzako antolatutako Caostica Kids egitasmoagaz. Bihar barriz, Bilboko ospitalean izango da gaixo dagozan txikitxuakaz.
Egitaraua hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!