'39 idazle nafar' liburua argitaratu dau Pamielak

Bizkaie! 2017-05-26 12:25   Kulturea

Nafarroa Garaian eta Beherean egiten dan euskerazko literaturearen antologia da.

Itxaro Borda, Patxi Zabaleta, Aingeru Epaltza, Josetxo Azkona, Ane Ablanedo eta abarren narrazioak dakarz Pamielaren antologia honek. Guztira 39 autore dira, hasikera baten 50 izatea aurreikusita egoan arren.

Fertxu Izquierdo izan da literatura antologia honen koordinatzailea eta igazko irailean hasi zan zerrendea osotuten, Nafarroan egiten dan literaturaren lagina irakurle guztien eskura jarteko asmoagaz. Pamielak azaldu dauenez, poesia eta saiakerea idazten daben autoreak ez ditue bilduma honetarako kontuan hartu.

39 idazle nafar lana, pasa dan urtean argitaratutako 24 relatos navarros bildumeak zituen hutsuneak beteteko asmoagaz dator, izan be, bertan parte hartu eben idazleetatik bi bakarrik ziran euskaldunak, ganerako testu guztiak erderaz ziran.

Genero ikuspegitik Pamielako arduradunek argitu dabe hutsune nabarmena dagoala liburuan, izan be, 39 idazleetatik hamar baino ez dira emakumezkoak eta egungo errealidadearen adierazgarria dala aitatu dabe. Gaur egun Nafarroan emakumeen artean gehiago dira gazteak helduak baino eta denporeagaz egoerea bardintzen joango dala azpimarratu dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu