VII. Aixe Getxo! sariek 15 kultur ekimen eta eragileren lana autortu dabe

Bizkaie! 2017-05-26 09:46   Kulturea

Bart, eguenean, Getxoko Udalak Aixe Getxo! sariak banatu ditu.

2017ko Aixe Getxo sarituak. Argazkilaria: Pedro Urresti Barandiaran | Ikusi handiago | Argazki originala

Sarion helburua da kultura munduan saritzea, esangura zabalenean, personak eta ekimenak: Arte Eszenikoetakoak, Baloreen Hezkuntzakoak zein Musika Klasikokoak, Arkitekturakoak, Literaturakoak, Zientzietakoak zein Barrikuntzako esparruetan lan egiten dabenak Imanol Landa Getxoko alkateak adierazo dauenez. Ekitaldia, Getxoko Kulturearen munduarentzat urteko topagune bihurtu dana, 20:00etan hasi zan Fadurako areto nagusian.


2017ko saridunak honako honeek dira:

* Ikusizko eta Ikus-entzunezko Arteak atalean: Javier Baraiazarra, Mendi Film Festival Nazinoarteko Jaialdiaren zuzendaria.

* Arte plastikoak: Belen Lucas, ilustratzailea.

* Arte Eszenikoak: Aitor Basauri, aktorea.

* Musika Klasikoa eta Garaikidea: Georgina Barrios, pianistea.

* Gaur Egungo Musikea: Borja Barrueta, bateria jotzailea eta perkusionistea.

* Literaturea: Borja Ortiz de Gondra, dramagilea.

* Diseinua: ROS, Komunikazino Elkarreragilearen Agentzia.

* Gastronomia, Alvaro Martínez, Sukam jatetxearen sukaldeburua.

* Arkitekturea eta Eremu Publikoa: Aaché Arquitectura Interior.

* Kultura Hezkuntzan eta Balioetan: Getxoko Zurrumurrurik Ez Estrategia.

* Zientzia eta Kulturea barrikuntzea: Marco Einöder eta Leire Apraiz, 1 Formulako Barrikuntzan F1 Connectivity Innovation Prize 2016 izeneko sariaren irabazleak.

* Kultura Ondarea, hautemangarria eta hautemangatxa: Berantzagi Dantza Taldea eta Ondarreta Abesbatza.

* Aixegaztea: Maria Glück, moda diseinatzailea.

* Ibilbide Profesional eta Artistikoa: Algortako Irudi Taldea.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu