2017/01/03 18:00

Derioko Baserri Antzokian | Jantzea

Jota Eguna. AIKO

18:00

Alde batetik, joteari eskainitako jantza tailerra eskainiko da, eta oinarrizko jakingarriak eskainiko dira jantza horretan lehen pausuak emon nahi dituenei zuzenduta: testuinguru koreografikoa, oinarrizko pausuak, erritmo aldagaiak, posizinoak, etab. Ondoren pausu konplikatuagoak landuko dira, esperientzia gehiago daben ikasleei zuzenduta (18:00-20:00).

Bestetik, joan dan zezeilean Bilbon estreinau eta Euskal Herriko hainbat herritan ikusi ahal izan dan Jotamentala dokumentala eskainiko da (20:15). Lan horretan jotearen historia erakusten da, pekatuagaz lotutako zeozer legez ikusia izatetik jantza ezagunenetakoa izatera zelan pasau dan azalduz. Dokumentala egiteko, Aiko Taldeak Cesc Gelabert edo Jon Maya lako jantzarien eta koreografoen eta Juan Antonio Urbeltz, Jon Pertika, Iñaki Irigoyen edo Jose Inazio Ansorena lako ikerlarien laguntzino eta testigantzak jaso ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu