Agur 2015!!

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2015-12-31 21:26

Ez dot pentsetan nik datorren urtearen hasikerea eta oraingoaren amaierea lar desbardinak izango diranik. Eta seguru nago honeek egoera nahasiok jarraitu egingo dabela. Egunen baten zuzenduko diralakoan, Urte Barri On guztioi!

Amaitu daitela 2015. urtea, mesedez!! Benetan nahasia da egoerea eta ez dakit bide arteza hartuteko jokerea badagoan. Nazinoartean urteera argi bako gerran sartuko da Europa, Espainia gobernagatxa izango da (gobernaezina ez bada), Kataluniako sugetzarra gero eta nahasiagoa da eta gurea... Ai gurea!

Ez jat buruan sartuten Podemos indar politiko barriak gure artean izan dauen arrakastea. Botoetan irabazle hautagai ezezagunak aurkeztuta, aurreko zuzendaritzea modu itsusian botata, kalean dagoan sumindurearen eta hasarrearen banderea hartuta. Ezagutu izan doguz gure artean halangoak egin dituenak, zartakorik handiena hartu dabenak, hain zuzen.

Eta udagoienerako (sorpresarik ez badago) euskal hauteskundeak izango dira. Eta ganera, ez dau emoten egoera ekonomikoaren hobakuntza poltsiko guztietara ailegetan danik. Gero eta aditu gehiagok adierazoten dabe kanpoko faktoreei esker hobetu dala Estaduko egoera ekonomikoa.

Ez da Madrileko gobernuaren politikearen ondorioa petrolioaren merkealdia, edota Europako Banku Zentralaren politika barria. Ez dot pentsetan nik datorren urtearen hasikerea eta oraingoaren amaierea lar desbardinak izango diranik. Eta seguru nago honeek egoera nahasiok jarraitu egingo dabela. Egunen baten zuzenduko diralakoan, Urte Barri On guztioi!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa