Eguraldi onak plan aldaketea eragin dau Nanga Parbaten: Txikon eta lagunak III. eta IV. kanpalekurantz doaz
2015-02-09 17:06Alex Txikon, Ali ‘Sadpara’ eta Danielle Nardi gaur abiatu dira gorantz eta bihar ekingo deutsie igoereari Muhammad Kanek eta iraniar hirukoteak. Ezustekorik ezean, II. kanpalekuan alkartuko dira.
Azken egunotan ehun bat metro aurreratzea lortu dabe Txikonek eta taldekideek eta II. kanpalekua baino 150 metro beherago bi denda, 1.300 metro soka eta janari ugari ixtea lortu dabe. Lan gogorraren ostean, bederatzi orduz itzalpean eta –30 graduko tenperaturan eskalau ostean, Kirshoffer hormea gainditzea lortu ez badabe be, oso ahul dagoz, izan be, hiru lan saio izan dira 20-25 kilo bizkar gainean sokak jarten I-II. kanpalekuen artean.
Edozelan be, eguraldi oneko tarte zabala dator orain azken meteo iragarpenen arabera eta, beraz, III. eta IV. kanpalekurantz ekinaldia egiteko prest dagoz mendizaleak.
Danielle Nardik bat egin dau Alex Txikonen taldeagaz
Mummery Ridge tontorra bakarrik eskaletako proiektuari uko egin eta Danielle Nardi italiarrak bat egin dau Alex Txikonek, Ali Sadparak, Muhammad Kanek eta Mahmood Hashemi, Iraj Maani eta Reza Bahadorani iraniar hirukoteak osotutako taldeagaz.
Tomek Mackiewicz poloniarrak eta Elisabeth Revol frantsesak etxerako bidea hartu ostean, Danielle Nardi sokalagunik barik geratu da eta esandako moduan, gero eta mendizale gehiago dagoz Txikon lemoarraren taldean. Kontuak kontu, Alex Txikon, Ali ‘Sadpara’ eta Danielle Nardi gaur abiatu dira gorantz eta bihar ekingo deutsie igoereari Muhammad Kanek eta iraniar hirukoteak. Ezustekorik ezean, II. kanpalekuan alkartuko dira.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!