Ziburuko Kaskarotenea ikastoleari gaur amaituko jako epea

Bizkaie! 2014-09-09 11:01

Gaur, hilak 9, Ziburuko ikastoleari bere lekuan egoteko epea amaituko jako. Aurreko astean Guy Poulou Ziburuko alkateari arrazoia emon eutson Paueko Auzitegi Admnistratiboak, halanda ze, dagozan eraikina itxi egin beharko dabela agindu jaken. Handik joan ezean, argindarra eta ura kenduko deutsiez. Ganera, bertan geratzen diran egun bakotxeko 100 euroko isuna ordaindu beharko dabe.

Irailaren 15ean ikastolean dagoan inguruan lanak hasiko ditue, Udalak Marinela inguru hori konpondu gura dau eta. Hantxe izan da ikastolea urte bian.

Seaskako presidente Paxkal Indoren esanetan, zazpi eguneko epea ez da nahikoa Kaskarotenea ikastolearen egoerea bideratzeko. Argia eta ura kendu ezkero, sorgailu elektrikoa eta ur botilak erosiko dituela adierazo eben atzo Donibaneko Garaziko ikastolak emondako prentsaurrekoan. Gastuei aurre egiteko, Euskal Herri osoari deialdia egin deutsie laguntza eskatuz.

Aurreko astean, ikastolearen kontrako epaiari aurre egiteko, sinadurak batzen hasi ziran, eta daborduko 15.000 sinadura lortu ditue. Sinatu gura izan ezkero, hemen.

Seaskako ikastolen barri be emon eben prentsaurrekoan. Aurten 3.220 ikaslek egin dabe matrikulea, igaz baino 137 gehiago. Lehen mailako ikasleen moltsoan igarten da gorakadarik handiena. Donibaneko Garaziko ikastetxea nabarmendu eben, izan be laster txiki geratuko jakie. Orain dala zazpi urte 80 ikasle zituan ikastolean, eta ikasturte honetan, ostera, 142.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu