2014ko Aste Nagusiko 6 kartel finalistak ezagutarazo ditue

Bizkaie! 2014-06-24 11:11

Sei kartel finalistak Bilboko Turismo Bulegoko egoitzan egongo dira ikusgai, Plaza Zirkularrean, eta baita Bilboko Udaleko webgunean be, www.bilbao.net, eguaztenetik, hilaren 25etik garagarrilaren 2ra bitartean. Epe horretan, herritarrek kartel irabazlea hautatzeko parte hartu ahal izango dabe.

Marijaiak, Abrazados a la fiesta, Danok gara Aste Nagusia, La puerta de Bilbao, Sueño bilbaino eta Danok bat dira Aste Nagusia 2014ko Kartel Lehiaketearen sei finalistak Bilboko Jai Batzordeak izentautako epaimahaiaren erabagiaren arabera.

143 lanen artean aukeratu izan dira sei kartelak. Aurten, kartelak Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako puntu desbardinetatik heldu dira, baita Valentzia, Vigo, Alcoy eta Reinosatik be.

Kartel honeen hautaketea egiteko epaimahaia ondokoek osotu dabe: Itziar Urtasun, Jai Batzordeko presidentea eta Bilboko Udaleko Jai Saileko zinegotzia; Pilar Muerza, Jai Batzordeko ordezkari politikoa eta Bilboko Udaleko EAJko zinegotzia; Beatriz Marcos, Jai Batzordeko ordezkari politikoa eta Bilboko Udaleko PPko zinegotzia; Bilboko Konpartsakeko ordezkari bat; Javier Bellido, BA! Creativos-ekoa; eta Estibaliz Ortiz, Onda Vascako Zuzendaria.


Zelan bozkatu

Sei kartel finalistak Bilboko Turismo Bulegoko egoitzan egongo dira ikusgai, Plaza Zirkularrean, eta baita Bilboko Udaleko webgunean be, www.bilbao.net, eguaztenetik, hilaren 25etik garagarrilaren 2ra bitartean. Epe horretan, herritarrek kartel irabazlea hautatzeko parte hartu ahal izango dabe. Alde batetik, agiriko moduan egin ahal izango dabe Bilboko Turismo Bulegoko egoitzan, edota Bilboko Udaleko webgunearen zein Aste Nagusiko Facebook gune ofizialaren bitatez (www.facebook.com/bilbaofestak).


Hedabide kolaboratzaileak

Kartelak hedabide kolaboratzaileetako webguneetan be bozkatu ahal izango dira: El Correo, Deia, Gara, Que Nervion, Radio Bilbao-Cadena Ser, Onda Cero, Radio Popular, Bizkaia Irratia, Onda Vasca, Radio Nervion, www.Bilbao24horas.com, Hamaika Telebista, eitb.com eta Telebilbao. Botoa emoteko epea bagilaren 25etik garagarrilaren 2ra arte izango da, biak barne.


Puntuazino sistemea

Botazinoa egiteko modu honeek (Plaza Zirkularreko Terminus eraikinean agiriko botazinoa, Bilboko Udaleko webgunearen bitartez eta Facebookeko gune ofizialaren bitartez zein hedabide kolaboratzaileen bitartez) %75eko erabagia osotuko dabe (%25 botoa emoteko sistema bakotxak). Ganerako %25 epaimahaiaren erabagiak osotuko dau.

Kartel irabazleak 3.000 saria eskuratuko dau.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu