Astegoienean jokatuko dira Bizkaiko eskualdeetako lehenengo finalak

Bizkaie! 2014-04-30 18:13   Bertsolaritzea

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo fasea martxan dago. Maiatza hasteagaz batera, eskualdeetako lehenengo finalak jokatuko dira astegoien honetan. Hego Uribe izango da finala jokatzen lehenengoa, zapatuan, hilak 3, jokatuko da, Bilboko Hika Ateneoa antzokian, 17:30ean.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo fasea martxan dago. Maiatza hasteagaz batera, eskualdeetako lehenengo finalak jokatuko dira astegoien honetan. Hego Uribe izango da finala jokatzen lehenengoa, zapatuan, hilak 3, jokatuko da, Bilboko Hika Ateneoa antzokian, 17:30ean. Finala jokatuko daben bertsolariak, hurrengoak: Arkaitz Zipitria Mendizabal, Axier Goñi Arsuaga, Joseba Barandiaran Andueza, Oihana Bartra Arenas, Peio Ormazabal Villanueva, Txaber Ormazabal Villanueva, Peio Ormazabal eta Arkaitz Zipitria lehenengo kanporaketatik sailkatu ziran finalera; Joseba Barandiaran, Txaber Ormazabal eta Axier Goñi, bigarren kanporaketatik. Oihana Bartra zuzenean sailkatu da finalera, orain urte biko txapelduna dalako.

Arratiako finala be astegoien honetan jokatuko da. Domekan dago hitzordua jarrita, 17:30ean, Igorreko Lasarte aretoan. Finala jokatuko daben sei bertsolariak, hurrengoak: Aitor Asua Basterra, Igor Meñika Bengoetxea, Illart Gumuzio Larrazabal, Irati Astondoa Zuluaga, Irati Bernaola Sagardui eta Iñaki Iturriotz Zuluaga. Aitor Asuak eta Irati Bernaolak puntuatu barik kantauko dabe finala. 2012ko txapelduna be, Iñaki Iturriotz, finalisten artean egongo da.


Eskualdez eskualde:

- Arratia. Finala: Maiatzak 4. Igorreko Lasarte aretoan, 17:30ean.


- Busturialdea. Kanporaketak

1. Kanporaketan, Belendizen jokatutako saioan Ander Elortegi izanz an irabazlea.

2. Kanporaketa: Maiatzak 2. Errigoitin, txokoan, 21:00etan.

Finala: Maiatzak 10. Gernika-Lumoko Elai Alai aretoan, 17:30ean.


- Durangaldea

1. Kanporaketa: Maiatzak 9. Zornotzako Propi jatetxean, 21:00etan.

2. Kanporaketa: Maiatzak 11. Izurtzan, Argintxu kultur elkartean, 18:00etan.

Finala: Maiatzak 18. Berrizko kultur etxean, 17:30ean.


- Enkarterri-Ezkerraldea

1. Kanporaketa: Maiatzak 10. Trapagaran, Basetxe gaztetxean, 19:00etan.

2. Kanporaketa: Maiatzak 17. Santurtzi, Lakelo gaztetxean, 19:00etan.

Finala: Maiatzak 31. Zallan Zine antzokian, 17:30ean.


- Hego Uribe

Finala: Maiatzak 3. Bilboko Hika Ateneo antzokian, 17:30ean.


- Lea-Artibai. Kanporaketak

1. Kanporaketa: Apirilak 30. Berriatuako bideo gelan, 22:00etan.

2. Kanporaketa: Maiatzak 9. Aulestiko udaletxeko goiko aretoan, 22:00etan

Finala: Maiatzak 17. Ziortza-Bolibarko frontoian, 17:30ean.


- Uribe Butroe

1. Kanporaketea Beñat Vidalek irabazi eban apirilaren 11n, Gamiz-Fikan jokatutako saioan.

2. Kanporaketa: Maiatzak 2. Larrabetzuko Hori bai gaztetxean, 20:30etan.

Finala: Maiatzak 11. Zamudion, Parke teknologikoko aretoan (Barku eraikina) 17:30ean.


- Uribe Kosta

1. Kanporaketa: Maiatzak 9. Barrikan, Nagusien Etxea tabernan, 20:30ean.

2. Kanporaketa: Maiatzak 10. Algortako Azebarri kultur elkartean, 20:30ean.

3. Kanporaketa: Maiatzak 16. Sopelako Ander Deuna ikastolan, 20:30ean.

Finala: Maiatzak 24. Algortako Fadura kiroldegiko aretoan, 17:30ean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu