Aurten be Bartzelonan jokatuko da Euskadi-Basque Country Banderea

Bizkaie! 2014-03-06 10:41

Bartzelonan jokatuko da aurten be San Miguel Traineruen Ligea abiatuko dauen Euskadi-Basque Country Banderea, bagilaren 29an. Igaz estropadea Mediterraneoko uretan jokatzeak izan eban arrakastea ikusita, traineruak barriro bueltauko dira bertara, Eusko Jaurlaritzako ordezkariek jakinarazo dabenez.

Bartzelonan jokatuko da aurten be San Miguel Traineruen Ligea abiatuko dauen Euskadi-Basque Country Banderea, bagilaren 29an. Igaz estropadea Mediterraneoko uretan jokatzeak izan eban arrakastea ikusita, traineruak barriro bueltauko dira bertara, Eusko Jaurlaritzako ordezkariek jakinarazo dabenez. 2013an Urdaibaik irabazi eban banderea.

Traineru Kluben Elkartearen (TKE) eta Eusko Jaurlaritzearen Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren arteko akordioak ahalbidetu dau arraun taldeak Mediterraneo aldera eroatea, Euskadi turismo gune lez sustatzen segiduteko asmoz. Aurten, ganera, estropadeari lotutako jarduera gehiago egingo ditue, Bartzelonan eta Gironan.

Estropada horregaz hasiko da la Caixa Koroia irabazteko lehia. 12 traineru batuko dira Bartzelonan. Uriko Udalak be parte hartu dau akordioan, izan be igazko esperientziagaz sano gustura dagozala adierazo dabe.

Bagilaren 29an, San Miguel Ligearen lehenengo jardunaldian, igazko estropada eremu berean egingo da norgehiagokea. Vela izeneko hotel ikusgarrian egongo dira urteerea eta helmugea, eta kanpoaldeko balizak, ostera, San Sebastian hondarrean. Aurten be telebisinoan emongo dabe.

TKEko presidente Pedro Anduezak adierazo dauenez, Ligea gure esparru geografikotik kanpo hasteko asmoari eusten deutsagu, gero eta jente gehiagorengana heltzeko. Igaz Bartzelonan izandako esperientzia errepetidu ahal izateak ilusino handia egiten deusku. Mundu mailan da ezaguna uria, besteak beste, kirol ekitaldi garrantzitsuenen egoitzea izan dalako, Joko Olinpikoena, berbarako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu