Foster The People, Vetusta Morla eta John Newman taldeak, Bilbao BBK Live jaialdian
2014-02-19 10:03 MusikeaTalde gehiago iragarri ditu Bilbao BBK Live jaialdiak, beste bederatzi hain zuzen be. John Newman, Foster The People, Vetusta Morla, Frank Turner, Future of the Left, Conor Oberst, Kuroma, Skaters, Bleachers eta Allene Stone musikariek joko dabe Kobetamendin, garagarrilean.
Talde gehiago iragarri ditu Bilbao BBK Live jaialdiak, beste bederatzi hain zuzen be. John Newman, Foster The People, Vetusta Morla, Frank Turner, Future of the Left, Conor Oberst, Kuroma, Skaters, Bleachers eta Allene Stone musikariek joko dabe Kobetamendin, garagarrilean.
BBK Live jaialdiko kartelean daborduko badagoz, besteak beste, The Black Keys, Franz Ferdinand, Crystal Fighters, Izal, Chet Faker eta La M.O.D.A, Phoenix, Jack Johnson, Imagine Dragons eta The Lumineers. Garagarrilaren 10, 11 eta 12an egingo da aurten festibala.
Kartelean sartu barri diran taldeen artean aitagarrienetakoa anrtolatzaileen arabera, Foster The People da. Mark Fosterren inguraun sortutako indie-pop talde honek Torches (2011) lehenengo diskoagaz arrakasta handia lortu eban, batez be Pumped Up Kicks singleari esker.
Veusta Morlak udabarrian kaleratuko dauen La deriva diskoa aurkeztuko dau Bilbon. Eta Love Me Again kanta arrakastatsuaren egile John Newman be izango da Kobetamendin.
Beste alde batetik, jaialdiaren antolatzaileek jakinarzo dabenez, Poliça eta Shaka Ponk taldeek ez dabe kontzerturik emongo.
Sarrerak salgai dagoz, eta martiaren 25era arte hiru eguneko eskaintza berezia erosteko aukerea izango da. Bonuak kontzertu guztietarako balio dau, eta 95 euro balio ditu. Kanpalekuan lo egin nahi dabenek beste 5 euro ordaindu beharko ditue.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!