86 ikerlari euskaldunen tesiak txiokatu ziran atzo txiotesia lehiaketan

Bizkaie! 2013-11-20 14:05

Ikerlariek egindako lan bikaina baloretako ardurea dau orain epaimahaiak. 86 parte-hartzaileen artean Txiolari ulergarriena eta Txiolari originalena hautatu behar ditue. Irabazleen barri zemendiaren 25ean emongo dabe Koldo Mitxelena Kulturunean.

UEUk kudeatzen dauen Unibertsitatea.net atariak antolatuta, atzo Laburtu ezazu zure tesia 6 mezutan lehiaketea egin zan Twitterren, euskal ikerlariak eta euren lana ezagutzera emoteko helburuagaz. UEUren aurreikuspen guztiak gainditu dira eta benetan gozamena izan zan 86 ikerlari euskaldunen lanen barri izatea, euren lana zabaltzea eta hau guztia euskeraz.


Ikerlarien parte-hartzearen ganeko datuak:

- 86 ikerlarik parte hartu eben.

- 41 gizonezko (% 47,6) eta 45 emakumezko (% 52,4).

- Parte-hartzaileen % 35ak tesia defendiduta dauka eta beste % 65a tesia egiten dago.

- Doktore diran parte-hartzaileen % 85ak ikertzen jarraitzen dau gaur egun.

- Parte hartu daben ikerlariak UPV/EHU, Deustuko Unibersidadea, Mondragon Unibersidadea eta Nafarroako Unibersidadekoak izan dira. Valladolideko Unibersidadean ikertzen dabilzan bi ikertzailek be parte-hartu dabe.

- Ikerketa Talde honeetako ikerlariek parte hartu dabe: IXATaldea, NOR ikerketa-taldea, Dream (Donostia Research Group on Education and Multilingualism), Elebilab (Hizkuntza eta elebitasuna ikergai), Hegoa (Nazinoarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutua), DeustoTech, Tecnalia eta IK4 Ikerlan.

- Tesien jakintza esparrua zabala izan da, besteak beste, Geologia, Matematika, Ekonomia, Fisikea, Kimikea, Injinerutzea, Hizkuntzalaritzea, Psikologia, Soziologia, Kazetaritzea, Komunikazinoa, Hezkuntzea, Pedagogia, Biologia, Genetikea, Arkitekturea, Zuzenbidea Informatikea eta Ikus-entzunezkoak. Halan da be Antropologia, Erizaintza edo Medikuntzearen esparrukorik ez da izan.

- Parte-hartzaileen % 41,86ak informazino atxikia bialdu dau estekak erabilita: gehiengoak (% 85) argazkiak biadu ditu baina bideoak eta bibliografia be erabili dira.

- Parte-hartzaileen ia % 20ak (% 19,76) Twitter kontua zabaldu dau txiokatzeko.

#txiotesia traolaren jarraipenetik aitatzeko datuak:

- 162 txiolari ibili ziran.

- 899 txio idatzi ziran: 642 originalak, 228 aitamen eta 29 bertxio.

- 98.096ko audientzia izan dau ekimenak.

- 331.737 aldiz barreiatu da traola Twiterren.

- Umap-en egun osoan izan zan joera nagusia #txiotesia traola.

- Txio gehien 11etatik 12etara idatzi ziran: 37 txiolarik 139 txio idatzi zituen.

- Goizeko 9:00etatik 14:00etara txioen % 50 baino gehiago egoan sareratuta. Txiolariak goiztiarrak izan ziran.


Ebazpena eta sari-banaketa ekitaldia:

Atzo ikerlariek egindako lan bikaina baloretako ardurea dau orain epaimahaiak. 86 parte-hartzaileen artean Txiolari ulergarriena eta Txiolari originalena hautatu behar ditue.

Irabazleen barri zemendiaren 25ean emongo dabe Koldo Mitxelena Kulturunean (12:00). Sari-emote ekitaldiak lehiaketako parte-hartzaile guztien topagune izan nahi dau. Sari-banaketa ekitaldira etorteko asmoa izan ezkero, jakinarazo ataria@ueu.org helbidean).

Saioa borobiltzeko gainera Koldo Garcia ikerlariaren berbaldiaz gozetako aukerea izango da: #Kafepintxo batekin ikertzen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu