'Si la jaia se viste de Bilbao es.. ¡¡¡De cine!!! izeneko kartelak iragarriko dau aurtengo Aste Nagusia

Bizikaie 2013-07-05 10:35

Eduardo Alonso Nietoren Si la jaia se viste de Bilbao es.. ¡¡¡De cine!!! izeneko kartela 2013ko Bilboko Aste Nagusiko kartel lehiaketearen irabazlea izan da.

Eduardo Alonso Nietoren Si la jaia se viste de Bilbao es.. ¡¡¡De cine!!! izeneko kartela 2013ko Bilboko Aste Nagusiko kartel lehiaketearen irabazlea izan da.

Jai Batzordeko ordezkari politiko Pilar Muerza eta Aitziber Ibaibarriaga; Bilboko Konparsetako kide bat; Jorge Ayo, Bilbao Centroko gerentea; Irene Díez, Tele Bilbaoko kazetaria eta Joseba Etxeberria kirolaria izan dira epaimahaikideak; eta Itziar Urtasun Jai batzordeko presidentea eta Bilboko Udaleko Jaietako Zinegotzi Ordezkaria, barriz, epaimahaiburua.

2013ko edizino honetan, danetara 240 lan aurkeztu dira. Aurten lanak leku desbardinetatik heldu dira, hau da, Araba, Gipuzkoa, Bartzelona, Madrid, Valencia, Pontevedra, Castellón, Sabadell, Torrelavega, Toledo eta Mexikotik

Irabazlearen hautaketea % 75ean Zabalguneko botoek, Aste Nagusiko Facebook orrialde ofizialaren bidez, Udaleko webgunearen bidez emondako botoek eta komunikabide laguntzaileek jaso dituen botoek osotu dabe. Komunikabide laguntzaileak honako honeek izan dira: El Correo digitalean, Deia digitalean, Que Nervion digitalean, Radio Euskadi (Graffiti), Radio Bilbao-Cadena Ser (Hoy por Hoy Bilbao), Radio Nervión, Onda Cero, Onda Vasca, Radio Popular, Bizkaia Irratia, Telebilbao, Hamaika Telebista eta www.bilbao24horas.com webgunean.

Hautaketearen beste % 25 epaimahaiaren erabagian oinarritu da.

Irabazleak 3.000 euro jaso ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu