TICK klubak Bilbao BBK Live jaialdirako hamar bonu zozketatuko ditu ehun alta barrien artean

Bizkaie! 2013-01-29 09:49

Urte osoan antzerkira, kontzertuetara, zinemara edo operara joateko beherapenak eta eskaintza bereziak ditue TICK txartela eskuratzen dabenek. TICK txartela nominatiboa da baina bi personentzako abantailak eskuratzea ahalbidetzen dau beti.

TICK kulturzaleen klubak Bilbao BBk Live jaialdirako hamar bonu zozketatuko ditu zezeilaren 15a baino lehen klubeko bazkide egiten diran lehenengo ehun personen artean. Holan, hamar personetatik batek jaialdian doban gozetako aukerea izango dau. Besteak ez dira esku hutsik geldituko, TICK klubeko bazkide guztiek lez, 85 euroan bonua erosteko aukerea izango dabelako, berezko prezioa 105 eurokoa danean, kudeaketa gastuak aparte kasu bietan.

Klubeko arduradunek gogoratu dabenez, Bilbao BBK Live rocka edo orokorrean musikea maite dabenentzako ezinbesteko topagune bihurtu da. Ikusleek eta kritikeak goraipatutako talde esanguratsuak zuzenean ikusteko aukerea emoten dau, eta aurten, besteak beste, Depeche Mode, Green Day, Kings of Leon, Editors, Fatboy Slim, Standstill, The Hives, Alt-J, Delorean eta We Are Standard taldek parte hartuko dabe.

Urte osoan antzerkira, kontzertuetara, zinemara edo operara joateko beherapenak eta eskaintza bereziak ditue TICK txartela eskuratzen dabenek. TICK txartela nominatiboa da baina bi personentzako abantailak eskuratzea ahalbidetzen dau beti; biek eukiko ditue klubak eskaintzen dituan abantaila eta beherapen guztiak (aurreko edo momentuko sarreren erosketan, zozketak, artistakaz topaketak, kultur- bideak, pack bereziak).

TICK txartel mueta bi dagoz: oinarrizko TICK (32 euro urtero) edo TICK (52 euro urtero). Bi txartelen arteko desbardintasuna ondokoa da: bigarrenak bi hilebetero eskaintza eta abantaila guztiak batzen dituan aldizkari bat eta ondoetorria emoteko pack bat (bertan bi sarrera doban dagoz) dituala.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu