Indarkeria sexistearen kontrako 'Beldur barik!' flasmoba, zapatuan, Bilbo, Donostia eta Gasteizen

Bizkaie! 2012-11-09 13:04

Zapatuan, zemendiak 10, Beldur barik! flashmoba egingo dabe Bilbo, Donostia eta Gasteizen, Lady Gagaren Telephone abestia gidari. Musikea, jantzea eta parte-hartzearen bitartez, herritarrak indarkeria sexistea gaitzestea gura dabe antolatzaileek.

Zapatuan, zemendiak 10, Beldur barik! flashmoba egingo dabe Bilbo, Donostia eta Gasteizen, Lady Gagaren Telephone abestia gidari. Musikea, jantzea eta parte-hartzearen bitartez, herritarrak indarkeria sexistea gaitzestea gura dabe erakunde antolatzaileek.

Hitzorduak ondokoak dira: Bilboko Plaza Barrian eta Donostiako Boulevardean, 12:00etan; eta, Gasteizko Ama Birjina Zuriaren plazan, 18:00etan. Ez da izenik emon behar, nahikoa da koregrafia ikastea. Abestiaren koreografia ikusgai, hemen.

Flashmoba Beldur Barik! programearen parte da. Gazteak indarkeria sexistearen aurka modu aktiboan inpliketea bultzatu gura dabe ekimenaren antolatzaileek. EUDELek koordinetan dau egitasmoa, Emakunderen, Eusko Jaurlaritzako Genero Indarkeriaren kontrako Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzearen, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundien babesagaz. Programeak Eusko Jaurlaritzearen Hezkuntza Sailaren, EHUren eta EiTB taldearen lankidetzea be badauka.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu