Simon Singh zientzia-idazlearen 'Kodeen liburua' argitaratu dau Elhuyarrek
2012-11-07 10:40Simon Singh zientzia-idazlearen Kodeen liburua. Kodeen eta kodeak hausteko sistemen historia sekretua (The Code Book) dibulgazino-liburua euskerara itzuli eta argitaratu berri dau Elhuyar Fundazinoak. Z izpiak bildumako laugarrena da, publiko orokorrari zuzenduta dago.

Simon Singh zientzia-idazlearen Kodeen liburua. Kodeen eta kodeak hausteko sistemen historia sekretua (The Code Book) dibulgazino-liburua euskerara itzuli eta argitaratu berri dau Elhuyar Fundazinoak. Z izpiak bildumako laugarrena da, publiko orokorrari zuzenduta dago, eta enkriptazinoa dau ardatz, historia, misterioa eta dibulgazinoa buztartuz.
Kodeen liburua. Kodeen eta kodeak hausteko sistemen historia sekretua kodetzeko lehenengo sistemetatik hasi eta gaur egun erabilten diran kodetzeko sistemetara arteko historia azaltzen da: Egiptotik hasi eta Interneten garaira bitarteko kriptografoen eta kode-hausleen mundu sekretua, hain zuzen be.
Enkriptazinoari buruzko historia zehatza, batetik, eta espioitza eta aurrerapauso intelektualez betetako istorioak, bestetik, batzen ditu egileak liburu honetan. Makina bat gai interesgarri topauko dguz liburuan: Eskoziako Maria Estuardo erregina enkriptazino ahul batean konfiantzea izateagaitik hil eben; II. Mundu Gerran alemanek erabili eben Enigma kodetzeko makinearen historia; eta Interneteko PGP enkriptazino sistemea.
Hainbat hizkuntzatara itzuli dabe, berbarako, portugesera, txinerara, frantsesera, alemanera, gaztelaniara edo italierara, eta kasu askotan best seller be izan da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!