Xare euskerazko teknologia barrien azokea egingo dabe Donostian
2012-11-02 13:55Xare euskerazko teknologia barrien azokea egingo dabe Donostian zemendiaren 23an eta 24an. Kursaalen teknologia barrietan euskerea bultzatzeko proiektuak eta ekimenak izango ditue berbagai ikastaro, berbaldi eta lehiaketetan. Sarrerea doban izango da.

Xare euskerazko teknologia barrien azokea egingo dabe Donostian zemendiaren 23an eta 24an. Kursaalen teknologia barrietan euskerea bultzatzeko proiektuak eta ekimenak izango ditue berbagai ikastaro, berbaldi eta lehiaketetan. Ganera, euskerazko software katalogoa argitaratuko dabe. Sarrerea doban izango da.
IKTen arloan eta kultura digitalean orokorrean, euskerearen erabilpena sustatzea da Xareren asmo nagusia, ekimenaren arduradunen arabera. Ondoko helburu zehatzak ditu ekimenak: euskerazko kultura digitala suspertu; euskerazko softwarea ezagutarazo eta erabilpena bultzatu; softwarea euskeratzea bultzatu; euskarazko IKTen sektoreari ikusgarritasuna eta balorea emon; herritarrentzako erreferentzia gune bat sortu; eta, ordenagailu zein eskuko telefonoetan euskerazko sistema eragile eta softwarea instalau eta erabiltzeko ohitura sortu eta indartu.
Egile eskubideak, finantzaketa kolektiboa eta Interneteko konsumo ohitura barrien ganeko berbaldiak egingo ditue Xare azokan. Peter Thompson PIAS musika banaketa enpresa ezaguneko buruak teknologia barriek musikearen industriara ekarritako aldaketez jardungo dau. RIP Remix Manifesto egile eskubideen ganeko gogoetea egiten dauan ikus-entzunezkoa proiektauko dabe, eta erakustaldi batzuk be atondu ditue, esaterako, EHUn sortutako robot bertsolarien emonaldi berezia. Makala musikariak soinu digitale edizinoari buruzko ikastaroa emongo dau.
Horrezaz gan, azokan Euskal Herrian sortutako hainbat egitasmoarenbarri izateko aukerea izango dabe bisitariek. Gauez, musikea izango da nagusi, Bukowski tabernan. Barikuan, Illbilly Hitec alemaniarrek eta Bad Sound System irundarrek joko dabe; zapatuan, ostera, Jupiter Jon taldeak. Kontzertuak be doban dira.
Xare azokearen ganeko argibide gehiago, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!