Gipuzkoako monumentu megalitikoen bilatzailea atondu dau Aranzadik

Bizkaie! 2012-05-23 13:53

Aranzadi alkarteak Gipuzkoako monumentu megalitikoen eta aztarnategien bilatzailea ipini dau martxan, euren webgunean bertan, www. aranzadi-zientziak.org-en, Arkeologia atalean. 250 momumentutik gora batu ditu Aranzadik, tartean, trikuharriak, harrespilak, tumuluak, harkutxak eta zutarriak.

Aranzadi alkarteak Gipuzkoako monumentu megalitikoen eta aztarnategien bilatzailea ipini dau martxan, euren webgunean bertan, www. aranzadi-zientziak.org-en, Arkeologia atalean. 250 momumentutik gora batu ditu Aranzadik, tartean, trikuharriak, harrespilak, tumuluak, harkutxak eta zutarriak. Gipuzkoako monumentuen ostean, ganerako lurraldeetakoak sartu gura ditue.

Megalito bakotxaren fitxan informazino zabala topauko dogu, argazkiak, zein sasoitakoa dan, koordenada zehatzak, deskribapen laburra, nork eta noiz aurkitu eban eta bibliografia. Ganera, Gipuzkoa Aldundiagaz egindako karta arkeologikoko fitxak PDF formatuan hartzeko aukerea dauka erabiltzaileak.

Datu basea osotzeak lan handia eskatu deutse arkeologoei, izan be monumentu asko erdi ostenduta egon dira, bedar eta sasi artean. Informazinoa eguneratzen joango da Aranzadi, aztarna edo datu barriak topetan dituanean.

Gipuzkoa osoan dagoz megalitoak, Pagoetan, Aralarren, Hernion, Izarraitzen, Jaizkibelen, Iruarrietan... eta zaharrenak Neolito sasoikoak dira, beraz orain 5.000 urte ingurukoak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu