ACT jaialdiak mundu osoko sortzaile barriak batuko ditu Bilbon eta Barakaldon

Bizkaie! 2012-05-23 11:41   Kulturea

ACT Nazinoarteko Sortzaile Barrien Antzerkialdia antzerkizale eta arte eszenikoetako profesionalen alkargunea izango da maiatzaren 30etik bagilaren 2ra arte, Bilbo eta Barakaldoko hainbat agertokitan. Euskal Herriko konpainiekaz batera mundu osotik etorritakoak izango dira.

ACT Nazinoarteko Sortzaile Barrien Antzerkialdia antzerkizale eta arte eszenikoetako profesionalen alkargunea izango da maiatzaren 30etik bagilaren 2ra arte, Bilbo eta Barakaldoko hainbat agertokitan. Euskal Herriko konpainiekaz batera mundu osotik etorritakoak izango dira; danetara, hogei ikuskizun inguru aurkeztuko ditue. BAI Bizkaiko Antzerki Ikastegiaren jaialdiarek bederatzi urte beteko ditu aurten.

Eszenaratuko diran hogei lanetatik hamaika ACT Arriaga saria irabazteko lehiaketan sartuko dira, horreen artean Erresuma Batuko, Australiako, Italiako, Herbehereetako, Espainiako, Errusiako eta Euskal Herriko sortzaileak izango dira. Lehiaketan parte hartuko dabe, besteak beste, Emma Fishwick Inc.-en In-human on her Sleeve, Fernando Belfioreren The Miserable Thing, E. M. Tejeren Suspiros en el vertedero eta Trewstone Productionsen Lost and Found. Emonaldi guztiak Bilboko Kafe Antzokian eta Barakaldo Antzokian egingo ditue.

Lehiaketaz kanpo ikusiko doguz, besteak beste, Alma Soderbergen Travail antzezlana, La Casa en el Arbolen Manual básico de cine experimental eta Kindle Theatreren The Furies. Saio guztiak Bilboko Kafe Antzokian izango dira.

ACT azokea be bada, horregaitik aurten be nazinoarteko programatzaileak izango dira. Guggenheim museoko Zero espazioak bideojantza zikloa atondu dau jaialdiak, Dantzine sailean. Jantzea eta zinemea buztartzen dituen lanak izango dira ikusgai. Gogoeteak be eukiko dau bere lekua ACTen, izan be Bilboko Da Vinci kafe antzokian sortze eta lan prozesuen inguruan jardungo dabe hainbat sortzailek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu