Hamabi bertsolari batuko ditu 28. Udabarriko Bertso Saioak programeak Santutxun

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-05-03 15:38   Bertsolaritzea

Punta-puntako hamabi bertsolari izango dira Udabarriko Bertso Saioak programan, besteak beste, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina, Jon Maia, Aitor Sarriegi eta Amets Arzallus. Santutxuko Bertso Eskolearen eta Bilboko Udalaren ekimenak 28. edizinoa izango dau aurtengoa.

Punta-puntako hamabi bertsolari izango dira Udabarriko Bertso Saioak programan, besteak beste, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina, Jon Maia, Aitor Sarriegi eta Amets Arzallus. Santutxuko Bertso Eskolearen eta Bilboko Udalaren ekimenak 28. edizinoa izango dau aurtengoa. Eskolako Arkaitz Estiballes bertsolariak eta Udaleko Kultura zuzendari Iñaki Lopez de Agiletak aurkeztu dabe egitaraua.

Bai Estiballesek bai Lopez de Agiletak kalidadezko saioak eskainiko dituela nabarmendu dabe prentsaurrekoan, eta saio ederrak izango dirala. Santutxuko bertso eskoleak auzoan bertan antolatutako ekimena izan arren, bilbotar guztiei eskainitako saioak dirala azpimarratu dau bertsolari galdakaoztarrak.

Antolatzaile, gai-jartzaile eta bertsolari ibilitakoa da Santutxun Estiballes, eta plaza atsegina dala erixten deutsa. Bertsolariari jentearen berotasuna ailegetan jako. Plazea gustetan jat, adierazo dau.

Hiru bertso-saio antolatu ditue, hirurak Santutxuko Karmelo plazan. Lehenengoa, maiatzaren 5ean izango da, eta kantuan egingo dabe Maialen Lujanbiok, Jon Maiak, Igor Elortzak eta Beñat Gaztelumendik. Hurrengo hitzordua maiatzaren 12an da, eta Sustrai Colinak, Alaia Martinek, Unai Iturriagak eta Fredi Paiak hartuko dabe parte. Hirugarren saioa hilaren 9an egingo dabe Arkaitz Estiballes, Aitor Sarriegi, Manex Agirre eta Amets Arzallusek. Emonaldi guztiak 13:00etan hasiko dira.

Udabarriko Bertso Saioak programako azkenengo ekitaldian Asier Altunaren Bertsolari dokumentala izango da protagonistea. Maiatzaren 24an, Begoñako Udaltegian, pelikulea proiektauko dabe, eta ostean bai zuzendariagaz bai filmean agiri dan Andoni Egaña bertsolariagaz barriketan egiteko aukerea eukiko dogu. Emonaldia 19:30ean hasiko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu