EAEko Interneteko erabiltzaileen artean gaztelania da nagusi, Eustaten arabera
2011-08-05 12:57Eustat Euskal Estatistika Erakundeak jasotako datuen arabera, EAEn Internet erabilten daben daben 15 urtetik gorako bost lagunetik bakarrak nabigatzen dau euskeraz edo ingelesez. Eustatek egindako inkestearen arabera, EAEn Interneten 1.071.300 lagun dabilz; horretatik, %52,16 gizonezkoak dira, eta %47, 83, emakumezkoak. Interneten gehien erabilitako hizkuntzea gaztelerea da, %99,07k hain zuzen be.

Eustat Euskal Estatistika Erakundeak jasotako datuen arabera, EAEn Internet erabilten daben daben 15 urtetik gorako bost lagunetik bakarrak nabigatzen dau euskeraz edo ingelesez.
Eustatek egindako inkestearen arabera, EAEn Interneten 1.071.300 lagun dabilz; horretatik, %52,16 gizonezkoak dira, eta %47, 83, emakumezkoak. Interneten gehien erabilitako hizkuntzea gaztelerea da, %99,07k hain zuzen be. Euskaraz nabigatzen dabenak 226.800 dira (%21,17), eta horreetatik %51,14 emakumeak dira, eta %48,85, gizonezkoak.
Hamabost urtetik gorako gazteek euskerae eta gaztelerea erabilten ditue batez be. Hirugarren hizkuntzea ingelesa da; danetara, 206,900 erabiltzaile, %64,33 gizonak eta %35,62 emakumeak. Laugarren hizkuntzea, alde handiagaz, frantsesa da:22.300 erabiltzaile besterik ez ditu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!