Hainbat ikaslek Bilboren kultur izaerea aztertuko dabe egunotan Bizkaia Aretoan

Bizkaie! 2011-05-09 13:38

Maiatzaren 9tik 14ra bitartean, Institut de Journalisme Bordeaux Aquitaine-ko (IJBA) 36 ikasle eta Multimedia Kazetaritza Masterreko eta Multimedia Komunikazioa UPV/EHU-EITB Masterreko 10 ikasle baino gehiago Bizkaia Aretoan batuko dira. Gazteek Bilboren kultur izaerea jorratuko dabe, Bilbao Kultur Lab egitasmoaren barruan.

Maiatzaren 9tik 14ra bitartean, Institut de Journalisme Bordeaux Aquitaine-ko (IJBA) 36 ikasle eta Multimedia Kazetaritza Masterreko eta Multimedia Komunikazioa UPV/EHU-EITB Masterreko 10 ikasle baino gehiago Bizkaia Aretoan batuko dira. Gazteek Bilboren kultur izaerea jorratuko dabe, Bilbao Kultur Lab egitasmoaren barruan. Proiektua Berlinen egin zan lehenengo aldiz, igaz.

Egunotako batzarren helburu nagusia Bilboren izaera kulturala ikusarazotea izango da, artikulu, bideo eta argazkien bidez. Lanok Bilbao Kultur Lab izeneko dobako bitarteko edegiak erabilten dituan komunikabidean argitaratuko dira.

Bilbao Kultur Lab-ek, ohiko webguneetatik harago, kulturearen azterketan oinarritutako bitartekoa izan gura dau. Arestian aitatutako behar guztiak ikasleek eurek egingo ditue. Guggenheimen estereotipoak gainditu, eta Bilboko kultur bizitzearen beste irudi bat bilatu nahi dau proiektuak. Emoitzak hainbat ataritan (Vimeo, Flickr, Tumblr, Soundcloud) eta sare sozialetan (Facebook, Twitter) zabalduko dira. Produkzino guztiak www.bilbaokulturlab.com atarian egongo dira ikusgai.

Maiatzaren 12an, 19:00etatik 21:00etara, ikasleek euren lanak erakutsiko deutsiez kazetariei eta interesa daben guztiei, Bizkaia aretoan bertan. Ekitaldi horretan, Alfonso Unceta Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultadeko dekanoak eta Carmelo Garitaonandia Bizkaiko Campuseko erretoreordeak parte hartuko dabe.

Egitasmoaren talde pedagogikoa Blandine Grosjeanek zuzenduko dau, Rue89ko informazino arloko webguneko erredaktore buruak hain zuzen be. Taldeko beste kideak IJBAko zuzendari Maria Santos-Sainz eta Jean-Charles Bouniol eta Karsten Kurowski irakasleak izango dira. Koordinazinoa UPV/EHUko Carmen Peñafiel irakasleak egin dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu