Bizkaiko 40 eragile sozioekonomikok genero bardintasunari buruzko hausnarketea egingo dabe Bilbon

Bizkaie! 2011-02-10 10:51

Bizkaiko arlo sozioekonomikoko enpresa eta erakunde nagusiak world cafe baten inguruan alkartuko dira gaur, hilak 10, arratsaldeko 16:00etatik aurrera, Bilboko Euskalduna Jauregian, www.generoberdintasuna.com webgunean dagoan inkesta anonimoaren bidez herritarrek aukeratutako gaiei erantzuteko.

Bizkaiko arlo sozioekonomikoko enpresa eta erakunde nagusiak world cafe baten inguruan alkartuko dira gaur, hilak 10, arratsaldeko 16:00etatik aurrera, Bilboko Euskalduna Jauregian, www.generoberdintasuna.com webgunean dagoan inkesta anonimoaren bidez herritarrek aukeratutako gaiei erantzuteko.

Jardunaldi hori Genero bardintasuna eregiz biltzarraren bezperan egingo da. Biltzarra zezeilaren 11n izango da, barikuan, eta han izango dira Shirin Ebadi Bakearen Nobel sariduna, Jose Luis Bilbao Bizkaiko diputadu nagusia, Iñaki Azkuna Bilboko alkatea, Ana Madariaga Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea eta Mario Fernandez BBK-ko presidentea, besteak beste.

World cafe horretan egongo dira, besteak beste, Bizkaiko Kazetarien Alkartea, EHU, EiTB, BM30, EIKEN, Bizkaiko publizidade-agentziak, CEBEK, Cadena SER, Bizkaiko Ikasleen Gurasoen Alkartea, Arartekoa, Inguralde, BBK, Eroski, Bizkaiko bikario nagusia, UGT, Ekonomilarien Euskal Alkargoa, APD, Iberdrola, Mutualia, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia, Ikerbasque, Innobasque, Caritas, Orkestra, Club Financiero de Bilbao, Gizonduz, ARHOE, Carlos III.a Unibersidadea eta Enpresari eta Zuzendarien Alkartea.

Kasu guztietan, goi mailako zuzendaritza-karguak betetzen dituen eta beren erakundeetan eragiteko ahalmena daben personak dira. Helburua da identifiketea zein bide jarraitu behar dan Bizkaian emakumeen eta gizonen artean benetako bardintasuna lortzeko, hedabideetan, gizartean, enpresan, ekonomian, lanen bateragarritasunean eta arduren banaketan.

Hurrengo egunean, zezeilaren 11n, Genero bardintasuna eregiz jardunaldia inaugurauko da Euskalduna Jauregian, eta, ekitaldi horretan, 'world café'-ko mahaietako dinamizatzaileek aurreko egunean ataratako ondorioen barri emongo deutsie gizarteari.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu