Bizkaie! finalistea da euskal web onenak saritzeko elcorreo.com-ek antolatutako Sarietan

Bizkaie! 2010-11-10 14:40

Bizkaie! agerkaria finalera heldu da euskal web onenak saritzeko elcorreo.com-ek antolatutako VIII. Sarietan. Mendebaldeko euskalkia erabiliz, askotariko gaiak jorratzen dituan Interneteko agerkari bakarra Aisialdia eta zerbitzuak kategorian dago finalista. Emon botoa hemen.

Bizkaie! agerkaria finalera heldu da euskal web onenak saritzeko elcorreo.com-ek antolatutako VIII. Sarietan. Mendebaldeko euskalkia erabiliz, askotariko gaiak jorratzen dituan Interneteko agerkari bakarra Aisialdia eta zerbitzuak kategorian dago finalista.

Internet erabiltzaileek zemendiaren 18ra arteko epea dabe kategoria desbardinetako finalisten artean botoa emoteko. Bizkaie!-ren hautagaitzearen aldeko botoa emon gura badozu, hemendik egin.

Aurten, 600 hautagai aurkeztu dira sariotara eta finalera 12 webgune, hiru blog eta hiru publizidade kanpaina baino ez dira heldu. Sei sari banatuko dira hilaren 22an Bilboko Alhondigan egingo dan galan. Blogen atalean, barriz, Pacho Igartua saria dago jokoan.

Bilboko Udala, Sarenet, Metro Bilbao, Ised, Lloyds Bank eta Viajes Eroski dira El Correo VIII. Sarien babesleak.


Hona hemen kategoriak eta finalistak:

- Enpresa web onena:

BBK
Mugaritz Jatetxea
Bicicletas Alava S.A.


- Erakunde web onena:

Basauriko Udala
Deustuko Unibersidadea
GazteBIZZ


- Web pertsonal edo asoziatibo onena:

Fundación Laboral San Prudencio
Federación Coordinadora de Personas con Discapacidad Física de Vizcaya
Zenttric musika taldea


- Aisialdiko eta zerbitzuetako web onena:

Bajoelagua Factory S.L. (www.bajoelagua.com)
Forvo Media S.L. (www.forvo.com)
Bizikai Alkarte Kulturalaren Aldizkari Elektronikoa (www.bizkaie.biz)


- Blogak

Oso Goxo (http://blogs.elcorreo.com/oso-goxo/posts), Diana Románena
Vae Victis! (http://blogs.elcorreo.com/mis-pequenas-reflexiones-/posts), Jon Garcíarena
Korrikalari (http://blogs.elcorreo.com/mundoatleta/posts), Alize Mintegirena.


- Publizidade kanpaina onena:

Caja Laboral
Euskaltel
LG

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu